XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hilobietan izan ohi diren marmolezko estatua etzan bat zirudiela.

Berehala hartzen zuen lo.

Oheratutakoan ez zuen irakurtzen, ez irratirik edo musikarik entzuten; berehala hartzen zuen lo, eta ahoa itxita egiten zuen, arnas hots pausatu eta leun batekin.

Haserre ginenetan, momentu horretanxe gertatzen zitzaidan gorrotagarrien, bakea zeriola ikusten nuenean: begiak itxi bezain pronto, inongo eragozpenik gabe, lo betean.

Besaburuetatik hartu, esnatu, eta Léo Ferréren gomendioari jarraituz zaflada bat astintzeko gogoa ematen zidan, eta gogo horri hamaika aldiz eutsi banion, erraz ulertzeko moduko ondorioen beldurrez izan zen, egia aitortu behar badut.

Egia da, halaber, perfilez etzanda eta lo gozoan ikusi nuenetan nabari izan nituela nigan maitasun sentimendurik ederrenak, eta haren aurpegi naroan, bekainak, sudurra, ezpainak laztantzeko gogoari eutsi behar izaten nion, samurtasuna gainezka, begietan malkoak loratzen zitzaizkidala.

Aitortu behar dut malko erraza dudala.

Ia gauero, gelako atea ixten zuenean, eta ni pasiloko zoruan esertzen nintzenean, burua belaunburuetan pausatu eta negarrari ekiten nion, errukarri sentitzen nintzelako.

Berak ez zuen jakiten, noski.

Arestian, bainutik pijamaz jantzia eta lepoan hartzen zuen batan bildua irteterakoan, nola interpretatu ez nekien begiradaz begiratzen zidan, orain dakidanagatik begirada neutroz esango nuke, gerora aitortuko baitzidan (...)